Euskararen Ginkana

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana 1.edizioa

Partekatu

FASEAK

1. Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK

Izen-ematea egoki (formularioa bete eta bideoa bidali) osatzen duten talde parte hartzaileek, 2017ko urriaren 23tik azaroaren 19a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte.

Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da fi­nalerako sailkapena. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak.

Webgune honetan eta sare sozialetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira ­finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea azaroaren 19an amaituko da.

2. Fasea. FINALA

Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Oronan burutuko da 2017ko abenduaren 1 ean eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren irabazlea.

 

IZEN EMATEA

  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko FORMULARIO HAU bete beharko da. Izen-emate epea 2017ko urriaren 3an hasi eta urriaren 19an amaituko da (egun hauek barne). Formularioa egoki osatzen duten taldeak lehiatuko dira fase honetan.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte hartzea eta izen-ematea taldekakoa izango da, eta parte hartzaileak Buruntzaldean bizi edota bertan ikasten dutenak izango dira.
  • 12-16 urte arteko 4 laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako.
  • Izen-ematea gauzatzeko, aurkezpen bideoaren esteka itsatsiko da Formularioan. Bideo honetan, taldearen aurkezpena egingo da eta minutu inguruko luzapena izango du.
  • Parte hartzaileak adin txikikoak izanik, guraso edo tutoreen baimena ere itsatsiko da baita Formularioan.

 

ADOSTASUNA

  • Antolakuntzak zehaztuko ditu proba bakoitzaren puntuazio irizpideak zein izango diren. Parte hartzen duten taldeek izen-ematea gauzatzen dutenean, lehiaketaren arauak, proben puntuazio irizpideak eta antolakuntzaren erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Antolakuntzaren erabaki hauek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez.
  • Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo, audio eta irudiak Euskararen Ginkanaren zabalpenerako erabili ahal izango dituzte Antolatzaileek.

 

SARIA

  • Guztira 1.500 € banatuko dira saritan talde finalisten artean.

    • Talde irabazleak: 1.000 € ko balioa duen saria jasoko du.
    • Bigarren geratzen den taldeak: 500 € ko balioa duen saria jasoko du.