Euskararen Ginkana

Eskoletako Ginkanak

Partekatu

Azalpena

Eskola barruan, Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da.

Jolasaren bidez, eskolan eta hurbileko eremuan, euskaraz bizi eta hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko aukera ematen duen  baliabidea da.  Ikasle, irakasle eta gurasoak eskolan eta eskola inguruan hizkuntza aktibistak bilakatzeko aukera ematen du Eskolako Euskararen Ginkanak.

Parte hartzea

Lehiaketan parte hartzeko, 9-16 urte bitarteko 4-5 laguneko taldeak osatu behar dira, eskola bakoitzean gutxienez 10 talde osatu beharko direlarik. Eskola bakoitzak erabakiko du taldeak nola osatuko dituen.  

* Eskola txikientzako metodologia eta baldintza berezituak ditugu.      

 

Helburua

Euskaraz jolastuaz, Eskolan hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea.

 

Edukia

Hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar dituzte taldeek. Mundu mailako begiradatik, eskolako hizkuntza praktiketara egingo da salto.

 

Lehiaketa

Lehiaketak bi fase ditu.

  1. Fasea: Internet bidezko 3 proba burutuko dira fase honetan. Webgunean astero proba bat argitaratuko da eta  taldeek astebeteko epea izango dute erantzunak bidaltzeko.

                  Fase honetan puntuazio altuena lortzen duten lau taldeak pasatzen dira 2. Fasera.

  1. Fasea: Lau taldeek proba gehigarriak buruko dituzte  fase honetan. Proba hauek on-line edo eskolan bertan burutuko den final presentzialean gauzatuko dira.

Finala irabazten duen taldea  Ekoguneko eskolen arteko euskararen ginkana final handirako sailkatuko da.

 

Harremanetarako

Beraz, zure Eskolan Euskararen Ginkana egiteko aukera ikusten baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Parte hartu

Izena emateko epea