Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

4.proba

Itxita

Epea: 2019/02/21

4.proba

Ekologia gaietan aktibismo handia dago zorionez. Euskarak ere jende ugari mobilizatzen du. Izango al gara hizkuntza-ekologistak?

Arnasguneen garrantziaz aritu gara dagoeneko. Euskararen erabilerarekin lotutako kontzeptua da: euskara eguneroko jarduneko hizkuntza den eremuak dira arnasguneak, hizkuntza gutxitu batentzako, berebiziko garrantzia dutenak. Zuen inguruan dituzuen hainbat arnasgune aipatu zenituzten lehen proban: herriak, ikastetxeak, elkarteak... Ezagutzera eman ditzagun! 

 

Hau da 4.proba honetan egin behar duzuena: zuen inguruko arnasgune bat edo batzuk identifikatu, eta horien garrantzia aldarrikatzeko ekintza bat burutu, "Hau euskararen arnasgune bat da, zaindu dezagun!" mezuarekin.  

 

Bidali zuen ekimenaren argazkiak edota bideoa erantzun gisa!

 

Epea: 2019ko otsailaren 21a.

 

Puntuazioa:  

Ekintza egin eta argazkiak edota bideoa bidaltzeagatik, 15 puntu jasoko dituzue. 

Adi! ekintza ikusgarrienak 2 puntu gehigarri jasoko ditu, eta ekintza eraginkorrenak 3 puntu gehigarri! 

 

* Antolakuntzak irizpide hauek baloratuko ditu puntu gehigarriak banatzerako orduan:
Ikusgarritasuna (originaltasuna eta hartzaile kopurua)
Eraginkortasuna (ekintzaren helburuaren betetze maila eta mezuaren ulermena)  

 

Animo!

 

15 puntu

Partekatu

Mila esker arnasguneen zaintzaren aldarrikapena kalera eramateagatik! 

 

Egindako ekintzetan, Ginkanarako bereziki egin direnak lehenetsi ditugu, eta beraz, hauek dira aukeratu ditugun ekimen onenak: 

 

- Eraginkorrena: Amets Gaiztoak (3 puntu)

- Ikusgarriena: Kurutziaga eta Gu bai gu, 50 urtez! (berdinketa egon denez, puntu bana) 

 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
Harriberri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea

Kaixo, guk Ereñozu aukeratu dugu arnasgune moduan, eta hau da prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea. https://youtu.be/_J13H2o0oJQ

Bideoa ikusi

15 puntu

karapaixo

Gure helburua euskara bultzatzea eta jendea mintzatzea arnasguneen inguruan izan da. Honetarako, korrika egin dugu arnasgune ezberdinetatik honetaz informatuz.

Bideoa ikusi

15 puntu

Artzape

Hona hemen egindako lanketa aste honetan (bideoa): 

Bideoa ikusi

15 puntu

Amets Gaiztoak

Hona hemen Amets Gaiztoak sortutako arnasguneak

Bideoa ikusi

15 puntu

Eskuaratu km

Hemen bidaltzen dizuegu gure eguneroko arnasgune jendetsuenean eginiko ekintza ikasle eta irakasleen artean.

Bideoa ikusi

15 puntu

Alai Batza

Proba honetarako gure taldeak Alai Batza Aisialdi Elkartean egiteko ekintza bat prestatu dugu, izan ere, gure aisialdi elkartea arnasgune bat izan daiteke. Ekintza gutziak euskaraz egiten dugu, euskaraz hitz egiten dugu eta euskaraz jolasten dugu. Hau da, aisialdi euskaldunaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, bertan egiteko ekintza bat prestatu dugu. Euskararen erruleta izeneko ekintza egingo genuke haurrekin. Erruletaren bidez euskaraz eta euskararekin jolastuko genuke, izan ere, jolasaren bidez gaiak lantzea oso interesgarria eta dibertigarria da. JHorrela euskal kulturako gaiak ere landu ditzazkegu. Erruleta guk geuk egina da eskuz. Bideoaren atalean duzue ekintzaren bideoa.

Bideoa ikusi

15 puntu

kurutziaga ikastolako euskara taldea

Ikastola arnasgunea da, baina euskara erabiltzearen garrantziaz jabetzeko eta arnasgune hori zabaltzeko ekintza hau burutu genuen, hemen duzue youteko lotura eta argazki pare bat

Bideoa ikusi Argazkia ikusi Argazkia ikusi

15 puntu

Kronikalariak

Hernaniko Larramendi 11, behea da arnasgunea; bertan dago Kronikaren erredakzioa, eta bertan bat egiten dute euskararen alde lan egiten duten beste hainbat ekimenek ere: Dobera Euskara Elkartea, Euskara Ari Du elkartea, Hernaniko Bertso Eskola eta Hernaniko AEK euskaltegiak ere. Eraikin honetan euskara da oinarri, euskara da lan egiteko hizkuntza eta euskara da hizkuntza entzunena. Hori dela-eta, dudarik gabe Hernaniko eragileen euskararen arnasgunea.

Deskargatu Argazkia ikusi Argazkia ikusi

15 puntu

GU BAI GU, 50 URTEZ!

"Hau euskararen arnasgune bat da, zaindu dezagun!" #4proba #gubaigu50urtez #euskararenginkana

Bideoa ikusi Argazkia ikusi

15 puntu

Lasarten EUSKARAZ bai!

Landaberri Ikastola publifikatuari egindako omenaldia da hau, 2016.urtean 50 urte betetzen zituelako Lasarte-Oria euskalduntzen. Gure herrian dugun arnasgune handienetako bat dela uste dugu, bertan ez zelako euskara bakarrik sustatzen, baita euskal kultura. Argi dago Landaberri zaindu beharrekoa dela lasartear euskaldunak nahi baditugu. Duela bi urte gauzatutako omenaldian, eskolako ikasle eta irakasle guztiok hartu genuen parte, urteurrena izan zen astean bertan hainbat ekintzak egin zirelako.

Bideoa ikusi

15 puntu

Txotxomotxo

Bideoa ikusi

15 puntu

Basotxu Taldea

Bideoa ikusi

15 puntu

Mahatsorriak

Euskaraldian zerbaitez konturatu bagara, besteak beste, arnasgunea norbanakoa dela da, betiere, geure burua iragartzen badugu: Belarriprest eta Ahobizi txapa, kasu.
Bada, horren aldeko apostua egin dugu guk. geu gaudeneko tokia arnasguneada, eta argi gera dadila nortzuk garen, Euskal Herriak jakin dezan, hemen bideoa!

Deskargatu Argazkia ikusi Argazkia ikusi

15 puntu

Mintzasaltserak

Hemen gure ekimena!

15 puntu

Zerrendara itzuli