Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

5.proba

Itxita

Epea: 2019/02/28

5.proba

Hizkuntza-praktika ekologikoak zer diren ezagutzen joan gara probaz proba. Hizkuntza batek behar duen eremu babestua sortzeko hartu beharreko neurriez gain, gure ekintzek eta gizarte aktibazioak duten garrantzia azpimarratu dugu. Kalera atera eta hizkuntza-ekologista izan zarete gainera!

 

Azken proba honek bi atal izango ditu: 

 

1. Alde batetik, Euskararen Ginkanan zehar ikasitakoak, zuen proiektuan barneratzeko eskatzen dizuegu. Taldearen aurkezpen bideoan, sariarekin babestuko zenuketen proiektua azaldu zeniguten. Nola barneratu daiteke hizkuntza-ekologiaren begirada proiektu horretan? Bidali idatziz zuen gogoeta laburra erantzuna atalean. (5-6 lerro).

2. Bestetik, Euskararen Ginkanan parte hartu duzuen taldeen ekosistema txiki hau indartzeko, elkarri babesa emateko aukera izango duzue. Zuen proiektuaz gain, zein beste proiektu  babestuko zenukete eta zergatik? Azaldu bideo batean, zein talderi ematen dizkiezuen 3, 2 eta puntu 1, eta zein diren horretarako arrazoiak. Babesik handiena jasotzen duen taldeak finala gertuago izango du!

 

Epea: 2019ko otsailaren 28a.

 

Puntuazioa:  

-          Hausnarketa idatziz bidaltzeagatik 8 puntu.

-          Antolakuntzaren iritziz hausnarketa aberasgarriena egiten duen taldeak 2 puntu gehigarri jasoko ditu.

-          Beste taldeen aldetik babes handiena jasotzen duen taldeak ere 2 puntu gehigarri jasoko ditu. 

 

Ekin azken probari!

 

8 puntu

Partekatu

Amaitu dira probak!

Zuen bideoetan ikusiko duzuen bezala, babesik handiena Txotxomotxo taldeak jaso du. Zorionak! 2 puntu gehigarri zuentzat!

Hizkuntza-ekologia zuen proiektuetara ekartzeko hausnarketa interesgarriak egin dituzue gainera! Bakarra ezin aukeratuta, bi talderen artean banatu ditugu azken 2 puntu gehigarri hauek: Harriberri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea eta Artzape taldea. 

Zorionak!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
Amets Gaiztoak

Gure hasierako proiektua beste herrialde bateko euskaletxe batera (oraindik ez dago zehaztuta zein edo zeintzuk) joatea zen. Euskal Herriko Euskararen Ginkana honetan hizkuntza ekologiari buruzko hainbat gauza ikasi ditugu, hala nola, arnasguneen garrantzia edo Euskaraldia bezalako ekitaldi batek izan dezakeen eragina. Hori dela eta, gure bidaian bisitatuko genituzkeen herrialdeetako hizkuntzen egoera aztertu nahiko genuke. Irabaziz gero, gure esperientzia grabatu eta gure YouTubeko kanalera igoko genuke.

Bideoa ikusi

8 puntu

Eskuaratu km

Euskararen ginkanan zehar eginiko probetan ikusi eta ikasitakoa eta gure hasierako gure helburua, hau da, Korrikako kilometro bat erosi eta herriko gazteak bertan parte hartzera animatzea, honela lotuko genituzke. Gure institutua euskararen arnasgune izatea lortu nahi dugu eta horretarako lehen pausua Euskaraldian parte hartzea izan zen, baita arrakasta handiarekin lortu ere (bideoan erakutsi bezala)! Aurrerantzean hizkuntzari babes eremu bat ematen jarraituko dugu hainbat ekintza aurrera eramanez.

Deskargatu

8 puntu

Mintzasaltserak

Hizkuntza ekologiaren arabera hizkuntza baten ekosisteman desorekak agertzen direnean naturan bezala neurriak hartzea eskatzen du.Hondarribian euskararen arnasguneak badiren arren( gure mintza taldea arnasgune bat da,adb) euskara ez dago egoera orekatuan(%60 ezagutza baina %25 erabilera)Horregatik,egoera orekatzen laguntzeko hartuko dugun neurria izango da gure barnetegia. Herrian euskararen erabilera igotzeko eta euskararentzat gune berri bat sortzeko. Gainera, lehiaketan zehar ikasitako guztia gainontzeko mintzalagunekin ere partekatu nahi dugu hizkuntza ekologikoari buruzko tailer bat txertatuz barnetegian. Kupel bat izango da barnetegia sagar anitzez beteko duguna( euskaldun zaharrak eta berriak) eta guztion nahasketatik batuko gaituen sagardo goxoa izango da Euskara.

Bideoa ikusi

8 puntu

Alai Batza

Guk antzerki musikatu bat martxan jarri nahiko genuke sariarekin. Hizkuntza-ekologiak dio hizkuntza bat babesteko mota guztietako ekintzak martxan jarri behar direla, guk begirada hori aisialdian aplikatuko genuke. Hizkuntza bat maitatzeko, babesteko garrantzitsua da aisialdian, bakoitzaren denbora librean erabiltzea, hizkuntzarekin jolastea, gozatzea. Horregatik, guk antzerki musikatua martxan jarri nahi dugu parte hartzaileek euskararekin jolasteko eta ingurukoek eta familiakoek ere goza dezaten.

Bideoa ikusi

8 puntu

kurutziaga ikastolako euskara taldea

Gure Ikastolan eragin handia izan du ginkanak, eginiko probak komunitatera zabaldu ditugu eta horrela hizkuntzaren ekologia edota arnasgunearen kontzeptuak langile, ikalse, zein gurasoen artean hobeto ulertzeko baliagarriak izan direla uste dugu.Horrek, dudarik, gabe, gure euskara taldearen helburuak lortzeko lagunduko du, alde batetik guk hainbat gauza ikasi ditugulako, eta bestetik Ikastolako komunitatean ere ideia horrek zabaltzeak txip aldaketa bat ekarri dezakeelako.Beste aldetik, aurreko urtean egin genuen, eta aurten ere gure ginkana propioa egiteko asmoa dugu, batez ere gurasoen artean zabaltzen dena. Beraz emankorra alde guztietatik gure parte hartzea, eskerrik asko!

Bideoa ikusi

8 puntu

Kronikalariak

Egunero doan irakurri daitekeen euskara hutsezko egunkaria da Kronika. Izan ere, bere helburua izan da, 2000. urtean sortu zenetik, euskararen erabilera sustatu eta areagotzea. Formatu txikiko eta debaldekoa izanik, eta herri kazetaritza lantzen duenez, edonork irakurtzeko modukoa da, norberaren euskara maila edozein dela ere. Beraz, euskara egunero ez lantzeko aitzakiarik ez dago! Era berean, gertuko kazetaritza, herritarrekin egina egiten da Kronikan. Beraz, euskara bihurtzen da elkar ezagutu eta ulertzeko tresna, denon arteko kohesiorako giltza. Horrela, pixkanaka euskara ikasten lagundu eta erabilera areagotzea sustatzen dugu, euskararen arnasgunearen mugak bulegoko txikitasunetik herri guztira zabalduz!

Bideoa ikusi

8 puntu

Harriberri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea

Atxikituta bidaltzen dizuegu gure hausnarketa

Bideoa ikusi Audio entzun

9 puntu

Artzape

ARNASGUNEA ERE KUTSATU DAITEKEAtera dugun konklusio nagusiena da, Euskararen inguruan sentsiblizazio handia dagoela: laguntza eskatzean herritarrek berehala erantzuten dute. Nahiz eta arnasgune izan, hizkuntzaren erabilerak beherantzako joera duela igarrita ziurrenik.Hizkuntza ekologia lantzea zinez garrantzitsua da, batez ere gazteen artean… Internetaren bidez munduko hizkuntza nagusienekin harreman estua dute, eta beraz Euskararen gardentasuna eta erabilera bermatzeko balio duela deritzogu.Sostengu ekonomikoa guretzat beharrezkoa izateaz gain, hemen ikasitakoak balioko digu gure proiektua gaur egungo beharretara egokitzeko. Esate baterako, sare sozialak hainbesteko pisua duten gizarte honetan, unean-unean, euskarazko eta gertuko albiste iturriak zabaltzeko.Getaria bezalako herri txiki euskaldun batean, arnasgune izaten jarraitzeko, zinez garrantzitsua iruditzen zaigu Artzape Euskara Elkartea proiektua bere osotasunean (papereko aldizkaria, webgunea, sare-sozialetako kontuak, kultur ekitaldiak…) bultzatzea, inertzia hutsari utziz gero, kutsatu egingo baita.

Bideoa ikusi

9 puntu

GU BAI GU, 50 URTEZ!

Hizkuntza-ekologia: kontzertu berri-berria gu bostontzat, Ikastolaren 50. urteurrenari begirako gure asmoak birplanteatzera eraman gaituena. Belen Urangaren Hizkuntza-ekologia. Ekologia biologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak artikulua irakurri genuen lehen probarako. Egun hauetan gure artean hitz egin eta hurrengo erabakia hartu dugu: ospakizun egitarauan lagunduko dugun arren, guren helburua batzorde berri bat osatzea izango da (GURASOOK EUSKARAZ BIZI edo). Helburua? Gaztelania-euskararen arteko desorekak detektatu, interbenziorako lehentasunak adostu eta alternatiba posibleak lantzen hastea.

Bideoa ikusi Deskargatu

8 puntu

Basotxu Taldea

Ginkana honetan konturatu gara hizkuntzei garrantzia gutxi ematen diegula, ez behar beste behintzat. Hori dela eta hizkuntza asko dira galtzen ari direnak. Arazo honi aurre egiteko hizkuntzei merezi duten babesa eman beharko genieke. Beste alde batetik, naturarekiko eta hizkuntzarekiko konpromisoen artean alde nabarmena dagoela ohartu gara. Beraz, gure inguruko arnasgune potentzialak sustatu nahi ditugu eta gure hizkuntza eta hori erabiltzeko espazioak sortu, babestu eta zaindu. Arnasguneak sortu eta elikatzea gure aho dagoela aldarrikatu nahi dugu.

Bideoa ikusi

8 puntu

Txotxomotxo

Proiektu berezi xamarra da Euskal Udalekuena,oinarritzat urte guztiko lan jarduna badauka ere haurrei irekita udarako bi hilabeteetan soilik egoten baitira. Bertan hizkuntza ekologiaren kontzeptua, hitz horiekin aipatu ez arren, lantzen dugu dagoeneko. Beraz, egungo jarduna indartzea litzateke.Bakarrik euskara, gure hizkuntza gutxitua erabiltzen dugu; euskal herriko lurralde ezberdinetako haurrak hautatzen ditugu, hizkuntza ekologiarekin erabat loturik dauden kultura aniztasuna eta natur iraunkortasunaren inguruan burutzen ditugu jarduera guztiak…Udaleku ekologistak dira Euskal Udalekuak, baita hizkuntzari dagokionez ere!

Bideoa ikusi

10 puntu

Mahatsorriak

 
 

Bideoa ikusi

8 puntu

Zerrendara itzuli