Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

 

Amaitu da 6.edizio hau ere! Altzako Harri Berri - Oletako Gurasoen Euskara Batzordeak irabazi ditu sariaren 3.000€-ak. Eskolan euskararen aldeko ekimenak egiteko erabiliko dute jasotako dirua. Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen talde guztiei!

euskararen ginkana finala

Azalpena

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 6.edizio honetan ere,  Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazio lanak. 

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez. Horretarako, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta burutu beharreko probak gai horri buruzkoak izaten dira. 

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun behar dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasatzen dira bigarren fasera, aurrez aurre jokatu beharreko finalera. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da edizio horretako irabazlea. 

 

Sustatzaile eta antolatzailea                                          

                                              

 

Koordinatzailea