Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

 

Talde irabazleak jasotako sariaren %90 gutxienez, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko baliatuko du. Diruz lagundutako egitasmoa talde irabazleak berak burututakoa izan daiteke edo aukera izango da beste elkarte edo eragile batek burutzen duen euskararen aldeko egitasmo bat diruz laguntzeko. Edonola ere, diruz lagundutako egitasmo edo proiektua taldeak izena ematerakoan  aurkeztutakoa izango da. Sariaren atxikipena dela eta, taldekideek jasoko duten kopuru garbia 2.500€koa izango da. 

Talde finalistentzat saria: Talde finalista guztiek, gainera, sari bana jasoko dute finalean parte hartu izana saritzeko.

Talde parte hartzaile guztientzat sariak: On-line proba guztiak egiten dituzten taldeen artean sari txikiak egongo dira. Guztira 4 sari txiki zozketatuko dira talde hauen artean. Sari txiki hauetan, talde batek ezin izango ditu bi sari txiki jaso. 

 

BESTE URTEETAKO IRABAZLEEK ZERTARAKO ERABILI DUTE SARIA? 

 

EUSKARAREN GINKANA 6.EDIZIOA

Altzako Harri Berri - Oletako Gurasoen Euskara Batzordeak irabazi ditu sariaren 3.000€-ak. Eskolan euskararen aldeko ekimenak egiteko erabili dute jasotako dirua.

 

EUSKARAREN GINKANA 5.EDIZIOA

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira,  eta saria 'Lizarran 48 ordu euskaraz' ekimena antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, Xiberuko otarreak jasoko dituzte opari.

 

EUSKARAREN GINKANA 4.EDIZIOA

Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. 

Ikusi Emaizeren bideoa

 

EUSKARAREN GINKANA 3.EDIZIOA

Edizio honetan euskararen eta beraz hizkuntza aniztasunaren alde dagoeneko egiten den lana saritzea erabaki da. 3.000 euroko sari nagusia, Algortako Bertso Eskolaren eta Dinbi Banda Lasarteko batukada taldearen artean banatu da, finalean puntu kopuru berdina lortu dutelako. Irabazitako diruarekin urteko bertso saioak finantzatu ahal izan zituen Algortako Bertso Eskolak, eta Dinbi Bandak Euskal Herriko Batukaden topaketa antolatzeko bultzadatxoa jaso zuen.