Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 5.edizioa

Partekatu

 

Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugu baina munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela barneratua al dugu?  Hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak!

Euskararen Ginkanaren 5. edizio honetan  hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu ditugu gaitzat. Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira. 

Euskararen Ginkanaren lehiaketako probetan, hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidez helduko diogu euskararen lurraldean.

Azalpena

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 5.edizio honetan gainera, bigarren urtez Azkue Fundazioaren laguntza izango du antolaketa lanetan eta Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazio lanak. 

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez. Horretarako, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta burutu beharreko probak gai horri buruzkoak izaten dira. 

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 6 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Ekogunean ospatuko den finalera hain zuzen ere. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 5.edizio honen irabazlea. 

Parte hartu!

5. Euskararen Ginkanan izena emateko epea  2016ko urriaren 17tik  abenduaren 3a bitartean egongo da zabalik. Parte hartzeko (4-6 laguneko taldea osatzea besterik ez duzue egin behar.  Joan zaitezkete beraz, taldea osatzen.  Azpian dagoen PARTE HARTU botoian klik egin izen-ematea gauzatu ahal izateko. Zorterik handiena Ginkanakideak!

.

Sustatzaile eta antolatzailea                                               Antolatzailea 

                                              

 

Koordinatzailea

Babesleak