Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugu baina munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela barneratua al dugu? Hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak!

Euskararen Ginkanaren 6. edizio honetan  hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu ditugu gaitzat, berriz ere. Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira.

Euskararen Ginkanaren lehiaketako probetan, hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidez helduko diogu euskararen lurraldean.

Azalpena

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 6.edizio honetan gainera, hirugarren urtez Azkue Fundazioaren laguntza izango du antolaketa lanetan eta Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazio lanak.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarriaz, hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatzen dira Euskararen Ginkanan.

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Ekogunean ospatuko den finalera hain zuzen ere. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 6.edizio honen irabazlea.

Parte hartu!

6. Euskararen Ginkanan izena emateko epea 2017ko abenduaren 3tik 2018ko urtarrilaren 7ra egongo da zabalik. Parte hartzeko 4-6 laguneko taldea osatzea besterik ez duzue egin behar.  Joan zaitezkete beraz, taldea osatzen.  Azpian dagoen PARTE HARTU botoian sakatu izen-ematea gauzatu ahal izateko.

Zorterik handiena Ginkanakideak!

 

 

Sustatzaile eta antolatzailea                                               Antolatzailea 

                                              

 

Koordinatzailea

Parte hartu

Izena emateko epea