Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

4. PROBA - Baietz Itzuli!

Itxita

Epea: 2021/03/03

4. PROBA - Baietz Itzuli!

Mundua globalizazio prozesuan murgilduta dago eta ekologian bezala glokalki eragin behar da hizkuntza ekologiaren alde.Globalizazioak aldaketa nabarmenak dakar kulturalki ere. Hizkuntzen osasunean baita hizkuntza arteko harremanetan eragina du globalizazioak. Hiztun komunitateek, euren artean elkar ulertzeko bi aukera daude, hizkuntz hegemonikoan elkar komunikatzea (adibidez, ingelera erabiltzea) edota figura berezi baten laguntza izan: itzultzailea. Itzultzaileek zubi lana egiten dute ekosistemen artean, bateko hitzak bestera mailegatuz edo egokituz. Ez da alferrik esaten Europako hizkuntza nagusia itzulpena dela.

 

4. Proba: Baietz itzuli!

 

Oraingoan itzultzaileen langintza zailean zein trebeak zareten erakutsi behar duzue. Segidan euskal musika garaikideko 7 abesti ezagunen letrak dituzue, baina ez dira jatorrizko hizkuntzan ageri; Europako hizkuntza banatan jarri ditugu. Esaguzue zein diren 7 kantuen izenak eta zein hizkuntzatan dauden jarrita. Azkenik, zazpi hizkuntza horiek, dituzten hiztun kopuruen arabera zerrendatu, haien arteko rankinga osotuz.

 

Abestiak:

1.- Onde van? Onde van o non nados, onde van? Noites sen durmir, berros silenciados Onde se esconderon?

2.- Però no som robots programats i necessitem llibertat

3.- Nan dùisgeadh sinn aig pàrtaidhean bailtean beaga, bhiodh sinn a ’dannsa a-màireach mar nach robh riamh roimhe anns na ceàrnagan

4.- Είμαστε μόνο δύο πύραυλοι το ένα μπροστά στο άλλο. Μια μελωδία ακούγεται στο βάθος

5.- Dažnai susimąstau, ar čia viskas vyksta per greitai

6. De vergeten deuren gaan open als we ze gaan zoeken. Vliegende vleugels van moed, de wind streelt me ​​un.

7. Kiedyś zapytałeś mnie, czym jest sen, jakbym to wiedział

 

Proba honetan gehienez 40 puntu lortu ahalko dira, honako irizpideen arabera:

  • Euskararen zuzentasuna eta egokitasuna (0-10 puntu)
  • Proban eskatutakoa bete (0-10 puntu)
  • Originaltasuna (forma eta ideia) (0-10 puntu)
  • Proben kalitatea eta ulergarritasuna (0-10 puntu)

(Antolakuntzak eskubidea dauka egoki ikusten duen edozein aldaketa egiteko)

0 puntu

Partekatu

 

Adi! Gogoratu Ginkanako lau sari potoloez gain, beste lau sari ere jokoan daudela, martxoaren 20ko finalean zozkatuko direnak. Proba bakoitza osotzen duten talde guztien artean zozkatuko dira sariok.

 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
PANGOLIN

EUSKARAREN GINKANA 7 / PANGOLINAK / BAIETZ ITZULI !

Bideoa ikusi

32 puntu

Zerrendara itzuli