Euskararen Ginkana

Gasteizko euskararen ginkana 2.edizioa

Partekatu

Gudariak taldeak irabazi zuen Gasteizko Euskararen Ginkana

Abenduaren 2ko final handian lau taldek lehiatu dute elkarren artean eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi zuen; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan.

Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala!

Hona hemen finaleko sailkapen zehatza:

  • 1go saria GUDARIAK  taldeak, 22 punturekin (800 € bonosaritan) OLABIDE eskolako DBH4ko  Itsaso Fernández, Maitane Garcia, Natalia Sebastián eta Uxue Zarandona dira taldekideak.
  • 2.Saria HEZIGAITZAK , 21 punturekin (600 € bonosaritan):  SAN VIATOR eskolako DBH4ko
  •  Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano dira taldekideak.
  • 3.Saria GUTARRAK ETA GU taldeak , 19 punturekin (400 € bonosaritan):  OLABIDE eskolako DBH4ko Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran dira taldekideak.
  • 4.Saria  EUSKARAREN AINGERUAK taldeak irabazi du, 11 punturekin (200 € bonosaritan): ARMENTIA eskolako DBH3ko  Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz dira taldekideak.

“Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta, internet bidezko 6 proba burutu dituzte urriaren 3tik azaroaren 21era bitarte. Gazteek txapela kentzeko moduko lana egin dute ginkanan zehar; adibidez, “Maite zaitut” abestia 46 hizkuntzatan aurkeztu dute (hawaieraz, morse hizkuntzan, zulueraz, sardinieraz, gormutuen hizkuntan, japonieraz…) haietako batzuk hemen ikusi daitezke. “Polita” hitza ere 100 hizkuntzatan baino gehiagotan esan dute.

Finalean ere nabarmena izan zen Gasteizko gazteak gogotsu aritu direla parte hartzen, Oihanederren sortu zuten giroa adibide argia izan zen! Zorionak irabazleei, finalera heldu ziren beste hiru taldeei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!  

Azalpena

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Gasteizko Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.  Gasteizko Udalari esker, 2015eko udazkenean burutu zen Gasteizko Euskararen Ginkanaren lehen edizioa. Taldekako lehiaketa da Gasteizko Euskararen Ginkana eta asteroko internet bidezko probetan puntuazio gehien batu duten taldeak pasatzen dira Oihaneder Euskararen Etxean burutzen den fi­nal handira. Aurtengo edizioan ere 2.000 euro banatu dira saritan eta GUDARIAK taldearentzat izan da  lehen postua.

Hona hemen aurtengo finalaren bideoa. Ikusi nahi? 

 

 

Sustatzailea

Antolatzailea

Koordinatzailea