Euskararen Ginkana

Herri eta eskualdeetako ginkanak

Partekatu

Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte taldeek. Mundu mailako begiradatik, herri eta eskualderako begirada eta praktiketara egiten da salto.

Azalpena

Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren arrakasta ikusita, herri eta eskualde mailan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

 

Parte hartzea

Euskaraz eta euskararekin herrian edo eskualdean ongi pasatzeko taldekako lehiaketa hauetan parte hartzeko, printzipioz dagokion herri edo eskualdean jaio eta bizi direnen 16 urtetik gorakoen  4-6 laguneko taldea osatu besterik ez da egin behar. Izan ere, taldeak egitura formalik gabeko lagun koadrila edo guraso talde bat izan daiteke, edo eta baita, egitura formala duten elkarte desberdinetako taldeak ere, hala nola, euskalgintzako taldeak, talde feministak, erakunde sozialak, talde ekologistak, tokiko enpresak, eta abar.

Hala ere, Euskararen Ginkana babestuko duten Tokiko sustatzaileek (udalak, eskualdeko erakundeak, enpresak, elkarteak…) aukera izango dute baita, herriko edo eskualdeko talde parte hartzaileen perfila gehiago zehazteko, hala nola, eskualdean dauden herrien arteko lehiaketa egitea edo eskolen arteko lehiaketa burutzea. 

 

Helburuak

Helburu orokorra

  • Euskaraz jolastuaz, herri eta eskualdeetako herritarren eta taldeen artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea.

Helburu zehatzak

  • Hizkuntza aniztasuna eta euskara jasangarritasun kontzeptuaren barruan kokatzea. 
  • Herri edo eskualdeko hizkuntza aniztasuna ezagutuaz eta balioan jarriaz, euskararekin eta euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea.
  • Udal edo eskualdeko eragile eta talde anitzak hizkuntza-ekologiara gerturatzea.
  • Udal edo eskualdeak euskara eta hizkuntza aniztasunaren alde egiten dituen ekimenak eta proiektuak ezagutaraztea.

Lehiaketa

Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasean, internet bidezko 4 probak izaten dira eta fase honetan puntuazio altuena lortzen duten lau taldeak pasatzen dira 2. fasera, hau da, herrian edo eskualdean bertan burutuko den final presentzialera. Finala irabazten duen taldeak jasoko du saria.

Aurreko herri eta eskualdeetako Euskararen Ginkanak.

Gasteizko Udalak eskatuta, 2015 urtean Gasteizeko Euskararen Ginkana pilotatu dugu eta emaitza bikaina izan da.

 

Harremanetarako

Beraz, zure herrian edo eskualdean Euskararen Ginkana egiteko aukera ikusten baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Parte hartu

Izena emateko epea