Euskararen Ginkana

Urola Kostako Euskararen Ginkana 1. edizioa (2017)

Partekatu

 

FASEAK


1.    Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK

Izen-ematea egoki (formularioa bete eta bideoa bidali) osatzen duten talde parte hartzaileek, 2017ko urriaren 23tik azaroaren 19a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte.

Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da finalerako sailkapena. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak.

Webgune honetan eta sare sozialetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea azaroaren 19an amaituko da.

2. Fasea. FINALA
Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Zarautzen burutuko da 2017ko abenduaren 2an eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Urola Kostako Euskararen Ginkanaren irabazlea.
 

IZEN-EMATEA

  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko sakatu 'Parte hartu' botoian. Izen-emate epea 2017ko urriaren 3an hasi eta urriaren 19an amaituko da (egun hauek barne). Formularioa egoki osatzen duten taldeak lehiatuko dira fase honetan.

 
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte hartzea eta izen-ematea taldekakoa izango da, eta parte hartzaileak Urola Kostan bizi edota bertan ikasten dutenak izango dira.
  • DBH 3 eta 4. mailako ikasleen 4 laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako.
  • Izen-ematea gauzatzeko, aurkezpen bideoaren esteka itsatsiko da Formularioan. Bideo honetan, taldearen aurkezpena egingo da eta minutu inguruko luzapena izango du.
  • Parte hartzaileak adin txikikoak izanik, guraso edo tutoreen baimena ere itsatsiko da baita Formularioan.

 

ADOSTASUNA

  • Antolakuntzak zehaztuko ditu proba bakoitzaren puntuazio irizpideak zein izango diren. Parte hartzen duten taldeek izen-ematea gauzatzen dutenean, lehiaketaren arauak, proben puntuazio irizpideak eta antolakuntzaren erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Antolakuntzaren erabaki hauek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez.

  • Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo, audio eta irudiak Euskararen Ginkanaren zabalpenerako erabili ahal izango dituzte Antolatzaileek.

 

SARIA

  • Guztira 1.000 € banatuko dira saritan lau talde finalisten artean.
    • Talde irabazleak 400 euroko saria jasoko du.
    • Bigarren, hirugarren eta laugarren gertatzen diren taldeek 200 euroko sari bana jasoko dute.
  • Parta hartzaile guztientzat DJ festa eta askaria izango dira finalaren egunean, abenduaren 2an, Zarauntzen.