Tokiko Euskararen Ginkana bat antolatzeko, herriko edo eskualdeko eragile sustatzaileak babestu behar du lehiaketa. Modu osagarrian, Ginkana proiektuak aukera ematen du herri eta eskualdeetako erakunde publikoez gain, eragile eta babesle pribatuak inplikatzeko.

Informazio gehiago eskuratzeko sartu "Herri eta eskualdeetako ginkanak" atalean edo jarri zuzenean gurekin harremanetan: 

Telefonoz: 943 55 20202

E-postaz: itsaso@ekogunea.eus

 

Kutxa Ekogunearen helburua KULTURA EKOLOGIKOA bultzatzea da, baita hizkuntzei dagokionean ere.

Hizkuntza-ekologiak, ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu. Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da.

Euskararen Ginkana, euskararen eremuan eta hizkuntza aniztasunean, euskaraz kalitatez bizitzeko hizkuntza praktika ekologikoak bultzatzeko baliabide eraginkorra da.

Informazio gehiagorako: http://www.ekogunea.eus/eu/ekogunea/hizkuntza-ekologia/3-10/

Parte hartzea taldekakoa izango da lehiaketa guztietan. 

Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren kasuan, talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko duten 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira parte hartzeko. 16 urte baina gehiago izan beharko dituzte taldekide guztiek.

Taldeak egitura formalik gabeko lagun koadrila edo guraso zein ikasle taldeak izan daitezke. Baita egitura formala duten elkarte desberdinetako taldeak ere, hala nola, euskalgintzako taldeak, talde feministak, erakunde sozialak, talde ekologistak, tokiko enpresak, eta abar. Elkartu eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar! 

Ginkana bakoitzeko "oinarriak" atalean zehazten dira lehiaketa horretan parte hartzeko baldintza zehatzak. 

Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren kasuan,  Izena eman ahal izateko, webguneko galdetegia betetzeaz gain, talde bakoitzak bideo labur batean grabatu beharko du taldearen eta sariarekin babestu nahi duen proiektuaren aurkezpen txiki bat.

Ginkana bakoitza bi fasetan banatzen da. Lehen fasean internet bidezko probak gainditu behar dira, eta horiek 4-6 aste artean irauten dute. Proba bakoitza erantzuteko aste bete izango dute taldeek. Bigarren fasea aldiz presentziala da, finala, eta egun bakarrean egiten da. 

Euskal Herriko Ginkanaren sariarekin, Ginkanako talde irabazleak aukeratutako euskararen aldeko proiektu bat sustatzen da.  Proiektua, taldeak berak sustatzen duen proiektu baterako izan daiteke, edo taldeak euskararen alde diharduen talde bati laguntza ematea erabaki dezake.

Herri eta eskualde mailako Euskararen Ginkanaren saria ere erakunde sustatzailearekin erabakiko da. Sariak helburu bikoitza izango du. Batetik, parte hartu duen taldea saritzea eta bestetik, modu osagarrian, herri edo eskualdean euskararen aldeko sustapena egitea.

Euskararen Ginkanaren proba bakoitzetan puntuazio sistema zehazten da. Ginkanan parte hartzen duten lehiakideek ekarpen handia egin dezakezue, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasunaren aldeko praktikak mundu digitalean eta sare sozialetan lau haizetara zabaltzen. Euskararen Ginkanako proben eduki, gogoeta eta galderak zabaltzea saritua dago Euskararen Ginkanan. Ginkanako proba bakoitzean ikusiko duzue, puntuazio gehigarria jasotzeko bidea zein den. Mila esker aldez aurretik :) 

Euskararen Ginkana proiektua baliabide eraginkorra da hizkuntza-praktika ekologikoak bultzatzeko eta euskararen biziberritzerako.

Euskal Herriko Euskararen Ginkana edo zure Udal edo Eskualdean bultzatu nahi duzuen Euskararen Ginkana babesteko aukera duzue. Egiten duzuen ekarpena, handia zein txikia, ekonomikoa edo espezietan, ongi etorria izango da. Proiektuaren babesle izan zaitezke edo proba zehatz batean parte hartzaileak saritzeko aukera izan dezakezue. Gure esker ona eta egin duzuen ekarpena sarean eta webgunean zabalduko dugu.

Izan zaitez Euskararen Ginkanaren lagun eta parte hartu euskararen aldeko proiektu honetan!

Harremanetarako: itsaso@ekogunea.eus

Euskararen Ginkana webgune honetan dagoen informazioaz gain, azalpen beharrik baduzu, edo zabaltzarik argitu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin ondorengo e-mailean: itsaso@ekogunea.eus