Euskararen Ginkana

Zer da

 

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena.

Lehiaketak bi fase ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. Sei aste iraungo ditu fase honek. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko.

2. Fasea: FINALA. Internet bidezko probetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasako dira fi­nal presentzialera. Bertan erabakiko da nor den talde irabazlea!

 

Urtero antolatzen dugun Euskal Herri mailako Euskararen Ginkanaren arrakasta ikusita, herri eta eskualde mailan Euskararen Ginkana lehiaketak abiatzeko aukera ere zabaldu dugu 2015 urtean.