Partekatu
1. Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK
Izen-ematea egoki (formularioa bete eta bideoa bidali) osatzen duten talde parte hartzaileek, 2019ko urriaren 23tik azaroaren 20a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte.
Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da finalerako sailkapena. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak.
Webgune honetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea azaroaren 20an amaituko da.
2. Fasea. FINALA
Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Eibarren burutuko da 2019ko abenduaren 4an eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren irabazlea.