Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 4.edizioa

Partekatu

IZEN EMATEA

Lehiaketan parte hartzeko Euskararen Ginkanaren webgunean (http://www.euskararenginkana.net) emanbehar da izena. Izen emate epea 2015ko urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 18an amaituko da. (egun hori barne)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Parte hartzea taldekakoa izango da.Talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko duten 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako. (16 urtetik gora) Izena eman ahal izateko, webguneko formularioa betetzeaz gain, talde bakoitzak bideo labur batean grabatu beharko du taldearen eta babestu nahi den proiektuaren aurkezpen txiki bat.

PARTE-HARTZEA

1. Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK.

Izen ematea eta bideoa. Izen-emate formularioa egoki osatzen duten taldeak lehiatuko dira fase honetan. Izen-ematea gauzatzeko, aurkezpen bideoaren esteka itsatsiko da. Bideo honetan, taldearen aurkezpena egiteaz gain, Ginkanako sariarekin finantzatuko lukeen euskararen aldeko egitasmoa aurkeztuko da, labur-labur (2 minutu inguruko bideoa).Aurkezten diren proiektu edo egitasmoak askotarikoak izan daitezke, aurrez martxan daudenak edo aurrerantzean burutu nahi direnak. Guztiak baina, euskararen aldeko ekarpena suposatu beharko dute, arloa edozein izanik ere: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak...

Internet bidezko probak. Izen-ematea egoki osatzen duten talde parte hartzaileek, otsailaren19tik martxoaren26a bitartean www.euskararenginkana.net webgunean astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte. Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik euren artean. Ez da beharrezkoa proba gainditzea hurrengoak egin ahal izateko.

Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da finalerako sailkapena. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak. 

WEbgunean eta sare sozialetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea martxoaren 26an eguerdiko 12etan amaituko da. 

2.Fasea. FINALA

Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Ekogunean (Donostia) burutuko da apirilaren 18an eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Euskararen Ginkanaren 4.edizio honetako irabazlea.