Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 4.edizioa

Partekatu

Edizio honetan, izaera eta ezaugarri ezberdinetako taldeek euskararen alde dagoeneko egiten duten lana saritu nahi da. Sari nagusia beraz honakoa izango da: 

3.000 euro talde irabazleak ordezkatutako talde, elarte edo eragileak burutzen edo babesten duen euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Egitasmo edo proiektu hori izena ematerakoan taldeak aurkeztutakoa izango da. 

Talde finalista guztiek gainera, produktu ekologikoz osatutako otarre bana jasoko dute finalean parte hartu izana saritzeko. 

 

Irabazleak

Kutxa Ekogunean ospatu den finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Itziar Ituño aktoreak gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, produktu ekologikoz osaturiko saski bana eta beste hainbait opari jaso dituzte.

Ikusi Emaizeren bideoa